NEKaTOENEa

Iñaki Martiarena – Mattin – da Nekatoenean egonaldian izanen den idazlea

2018ko Uztailaren 10a

Iñaki Martiarena – Mattin dugu 2018.eko Nekatoenea idazle egonaldia egiteko hautatua izan den sortzailea, datorren udazkenean Abadiako Eremura etorriko dena.

Aurten berriro ere euskal sortzaile bat gerturatuko da Nekatoeneara, udazkenean hilabeteko egonaldia egitera, bertan euskal literatura indartzeko beste urrats bat emanez.

8. ediziora iritsi gara, hiru erakundeen arteko partaidetzan: Euskal kultur erakundea, EIE Euskal Idazleen Elkartea eta NEKaTOENEa, Euskal Itsasbazterreko IEZIren (CPIE Littoral-basque Euskal-itsasbazterra) sorkuntza arloa dena.

Aurten idazle eta idazketa mota ezberdinak izan ditugu hautagaien artean, zein bestea baina interesagarriago, hautu zaila izan dugu. Horiek guzien artean, Iñaki Martiarena – MATTIN sortzailea izanen da Nekatoenean instalatuko dena, azaroaren 5etik aurrera. NEKATOENEAn eginen duen lau asteetako egonaldian, KAMISHIBAI ipuin bat idatzi eta marrazteko egitasmoa proposatu du.

Kamishibaia, Japonian bereziki 1945. urtearen ondoren garatu eta hedatu zen teknika narratibo bat da. Hauxe da bere ezaugarri nagusia: BUTAIA edo egurrezko antzokia erabiliz, narratzaileak testua irakurri egiten du, ozenki, eta bitartean ilustrazioa erakusten dio publikoari.

Gaia: Nekatoenea inguruko elementuak baliatuko ditu kontakizun honetan. Hala nola: sagastia, kaioak, itsasoa … etab. Ipuin hau, naturaren eta bereziki kostaldearen aberastasunaz ohartaraztea baliatuko duela adierazi du. Abiapundu hori aurreikusten badu ere, egileak aipatu du egonaldian bertan sortuko diren emozio eta bizipenek ere lekua hartuko dutela kontaketa horretan.


Mattinen nondik norakoa:

Egunkarian marrazki mota ezberdinekin hasi zuen bere ibilbidea, polikinaka haru eta gazteengan gerturatuz, zuzeneko emanaldiak eta hainbat ilustrazio tailerrak eginez.

Bere argitalpen multzoa ugari eta anitza izan da. Horrekin batera, Galtzagorri elkartekide da hasieratik, sari ezberdinak irabazi ditu eta Euskal Herria ordezkatu du Bruselako komiki jaialdian.

Bestalde, ingurumenaren aldeko egitasmo ezberdinetan ere dabil, CRISTINA Enea edo bestelako egituretan lan eginez.




Informa zaitez, berripapera elektronikoari harpidetu

Nekatoenea Artisten etxeak berripaper elektronikoa plantan jarri du.

Izena eman eta azken berriak zein egitasmo deialdiak zuzenean zure postakutxa elektronikoan jaso!

Nekatoenea | Artisten etxea - Abbadia, 64700 Hendaia - tel: +33 (0) 559 20 37 20 | HARREMANA | Legezko oharrak | iF Diseinuak - 2012 - 2017